XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erabili behar izanez gero, aurreko idazatian aipatzen diren printzipioen arabera egingo dute.

Su-armak erabiltzea azken neurritzat joko da, eta armatua dagoen norbaitek kontra egiten duenean edo poliziaren nahiz beste norbaiten bizia nola edo hala arriskuan jartzen denean bakarrik erabili ahal izango dira, bestelako neurriak erabiliz atxilotzea edo menderatzea lortzen ez bada.

35. atala.- Norbait atxilotzen dutenean, behar bezala egiaztatu beharko dute Euskal Herriko Poliziako kide direla eta lege-antolakuntzak eskatzen dituen izapide, epe eta eskakizunak arretaz beteko dituzte.

36. atala.- 1. Euskal Herriko Poliziako kideek atxilotzen dituzten pertsonen eta bere zainpean dituztenen bizia eta gorputz-osotasuna zainduko dituzte, eta beraien ohore eta duintasuna eta legez dagozkien eskubideak errespetatuko.

2. Ezingo dute hildurazko edo bestelako tratu anker, giza duintasunaren aurkako edo lotsagarririk eman, eman erazi edo onartu, ez eta aitzakiatzat jarri gaineko norbaiten agindurik edo gerra sortzeko nahiz Estatuko segurtasunarentzako arriskua bezalako egoera berezirik.

3. Beren zainpean daudenen osasuna behar bezala babesten dela bermatu beharko dute.